Zalantzan dut kanta honen oihu ozenena Han goraino iritsiko ote zaizun Badakit zure neurria galdu zenuela Oinak zoruan bertan ezin mantenduz Ez nago hilda, baina ez naukazu bizirik Nire galera bera galdu zenuen Hilerri hontan miztoek abesten dute soilik Berez hildakoa zu ez ote zaren Eskua eman genizun Ta zuk maukatik heldu Baina zure sakelak zulo bat du Astinduen atzean Heldu da kenopsiak Uzten duen bake gazia Ez dakizu zein diren baina ondu dituzu datozen etsipenak Has zaitezke indargetzen zorigaitz txikekin hondamendi haundiena Ez duzu inoiz aurkituko gida liburuetan Larrosa bati muxu ematekotan Bistaz galdu eta berriz bilatzeko bidean Arantza ekarri dezakezula bueltan Arantzak kendu baina bizi berri bat eman Hala omen da kanta zaharren esanetan Libre izateko jaioa den izar kaskarrak Libreki aukeratu du nola preso izan Eskua eman genizun Ta zuk maukatik heldu Baina zure sakelak zulo bat du Astinduen atzean Heldu da kenopsiak Uzten duen bake gazia Ez dakizu zein diren baina ondu dituzu datozen etsipenak Has zaitezke indargetzen zorigaitz txikekin hondamendi haundiena (Gaur banatzen duzun pake berak) (Jo ta bertan hilko zaitu bihar)