Leiho bazterrean utzitako gutunazalei begira
Harrizko hormetara itsatsita usteltzen ari dira
Askatasuna ez da orri batean kabitzen
Ez da idazten
ez da esaten: utzi aske izaten

Eta ispiluari begiratzen diozun bakoitzean
Aurpegiaren aurrean itxaropena dago atzean
Askatasuna ez da orri batean kabitzen
Ez da idazten
ez da esaten: utzi aske izaten

Begiak
Ixten ditudanean
Nire bakardadean
Ametsetan
Orduan naiz libre
Lotura gabe
Begiak
Ixten ditudanean
Nire bakardadean
Ametsetan
Orduan naiz libre
    Página 1 / 1

    Letras y título
    Acordes y artista

    restablecer los ajustes
    OK