Atzo, atzo, atzo,
atzo hil ziren hamar atso.
Baldin ardoa merkatzen ez bada
hilko dirade beste asko.
Atzo, atzo,
atzo hil ziren hamar atso.

Egun, egun, egun
egunez ja hil dira ehun;
baldin ardoa merkatzen ez bada
gauez hilgo dira berrehun,
egun, egun
egunez ja hil dira ehun.

Bihar, bihar, bihar,
bihar hilgo dira beste hamar,
baldin ardoa merkaten ez bada
hilgo dira berrogeita hamar,
bihar, bihar,
bihar hilgo dira beste hamar.

Etzi, etzi, etzi,
etzi hilgo dira hemeretzi;
baldin ardoa merkaten ez bada
hilgo dira ehun ta hemeretzi,
etzi, etzi,
etzi hilgo dira hemeretzi.
    Página 1 / 1

    Letras y título
    Acordes y artista

    restablecer los ajustes
    OK