Negu gorrian adaxka iharrak
edurte zaharra urtzen al
da eguzki barritan?
alabaina urtaroen bueltan
urunarik ez dau egiten
balizko errotak
arrazoia indar ostendua
itsasoaren barealdiari
jarraitzen deutso
bortizki denboraleak
zurrunbilo-begiak murgilduz
norabidea galduta itsukerian

Indarra arrazoi agerian
mundua jira-biraka
uste hutsa gure zilborra
dala ardatza
zirkinik bere egin barik
betiko ildoan uztarria
lepoaren gainean

Usteak erdi ustel, kirastuak
mundua jira-biraka
uste hutsa gure zilborra
dala ardatza
alde bi dauka txanponak
zenbat buru, hainbat
aburu dino esaerak.
    Página 1 / 1

    Letras y título
    Acordes y artista

    restablecer los ajustes
    OK