Herri ikustezin hontan 
itzalekin jolasten 
neu izaten saiatzen, 
geroa margozten. 

Nire ezintasun denak 
behin da berriz kantatzen, 
egunsentia hurbilao sentitzen. 

Denok ez dugu berdin 
kontatzen istoria, 
zaila da ulertzea 
bestearen egia. 

Baina kantatu nahi dut 
zapalduen olerkia, 
estalita duten samin guztia. 

Ohe hutsei, amaren malkoei, 
lapurtzen diguten denbora iheskorrari, 
burdin hotsei, aitaren beldurrei, 
sufritzen dugunoi... 

Txikitatik entzuten 
zer izan behar garen, 
indarrez inposatuz 
zer maitatu behar den. 

Baina kantatu nahi dut 
zapalduen olerkia, 
estalita duten samin guztia. 

Lagun minei, bakardadeari, 
bizigabe utzitako une bakoitzari, 
izan zirenei, gaur garenari, 
izango direnei... 

Esaidazu maitea 
dena aldatuko dela, 
bihar ere nirekin egongo zarela 
eta ondorengoek 
ez dutela sekula kantu hau kantatuko, 
malkorik botako, esan maitea... 

Esan laztana 
entzun nahi dudana 
esan laguna. 

Istripuei, 
berri txarrei, 
bidean galdu ditugun lagun guztiei, 
gugatik dena eman dutenei, 
askatasun haizeari, zuei, haizeari, 
zuei, zuei, zuei...
    Página 1 / 1

    Letras y título
    Acordes y artista

    restablecer los ajustes
    OK