Postari zintzo horrek zer dakar karpetan? Amodio gutunik etzegok giretan Militarren ohar bat? Bitxia benetan Bidali duenari eramaiok bueltan Natural sentitzen dut egiten dudana Eta natural egin sentitzen dudana Insumiso egin naiz, horitxe da dana Ahaztu gabe guztioi, muxu handi bana Nigarrez ari zara ama maite hori Ba omen nuen beste aukera ugari Nola obedituko diot eroari Ez badizut jadanik obeditzen zuri? Ene kolega maite, beldurtia haiz hi Aholkuak ematen ez hadila hasi Kartzelara noala, diostak itsusi Etor hadi bisitan txorizo ta guzti Funtzionari zoli, ene kartzelero Juezen sententzia, txikien borrero Ezin nauzu hain errez bihurtu numero Kantari esnatzen naiz goizero goizero