Neska politte dago
Laukizko herrien
Zortzi nobio ein deittuz
Urte bi ttíerdien
Ez ibil bazan beti
Fineza garbien
Zortzigarrena deuko
Inozko larrien

Lehelengo nobioa
Ei zan kuberue
Mutil galanta baina
Bekoki pardue
Hagaz hartu banendun
Neure (i) estadue
Orain egongo nintzen
Ondo ezkondue

Bigarren nobioa
Zan zapatarie
Koxoa ixen ezpalitz
Konsolagarrie
Neupere banittuzen
Orrotza ta harie
Baina (i) enendun gure
Nik zapatarie

Hirugarren nobioa
Dogu alargune
Baztar askon jaubie
Erederu jaune
Euki ezpazittuzen
Etze bete ume
Egie da zeozer
Egingo gendune

Laugarren nobioak
Falta deu andrie
Alargune da eta
Errentadorie
Gizon galanta da ta
Diruen jaubie
Alargun aberatsak
Neu gure naudie

Bosgarren nobioa
Dogu (i) Eusebio
Egunen pezeta bi
Deukoz diario
Berau ixengo neuke
Inor baino hobago
Berak gure banendu
Ni konforme nago
    Página 1 / 1

    Letras y título
    Acordes y artista

    restablecer los ajustes
    OK