Kutxa zahar eta ilun batean Ezkutatuta nituen eman gabeko musuak Betetzear neuzkan amets guztiak Beldurrak eta pozak Isildutako hitzak Baina zure begiek erakutsi didate zure beharra dudala Baina zure ezpainek aitortu didate amaigabeko mundu bat dela Kutxa zahar eta ilun batean eskutatuak nituen eman gabeko muxuak Maindiroak irribarre artean bote bana eskuan emango dizkizutenak Zure arnasa sentitu nahi dut Zure alboan goizero esnatu Eskutik heldu mugak gainditu Txalo guztiak kantuz eskertu Ta zu zara maitatzeko bihotza Pentsatzeko burua Laztantzeko eskuak Ta zu zara ama irakaslea Laguna eta kidea Maitalerik beroena Ta zu zara sukaldeko sua Lantegiak barrezka Ingurua eta adiskia Ta zu zara kantu honen doinua Oraina eta geroa Bidaiatzeko txartela Zure arnasa sentitu nahi dut Zure alboan goizero esnatu Eskutik heldu mugak gainditu Txalo guztiak kantuz eskertu (Berriro)