Dortoken Mendean

Berri Txarrak

    Continúa después del anuncio

    Ahalkeran gehiegitan hitz egiten duen
    herrikoa nauzue eta min ematen du
    aspertuta nago eta bai, lanjerosa naiz
    zerbait alda dezakedala sinesteko lain

    Pantailaren esanei men egiten diet
    zuen pare jartzearren momentu batez
    harrituta nago eta bai, susmagarria naiz
    horren argi neukanik inork ez zidan esan

    Nire alde sei soka besterik ez:
    galdetzeko haina kemen
    Gure kontra dena irensten duen inertzia geza

    Continúa después del anuncio

    Zein urte luzeak dortoken mendean…

    Irudimen tona baten beharra daukat
    edozeri iraultza deitzen jarraitzekotan
    larrituta nago eta bai, salbuespena naiz
    zerbait alda dezakedala sinesteko lain

    Nire alde sei soka besterik ez:
    galdetzeko haina kemen
    Gure kontra dena iresten duen inertzia geza

    Zein urte luzeak dortoken mendean…

    Zenbat literatura azaltzeko
    beharbada erlojuek baino
    mila bider gehiago balio dezakeela
    badoan denborak

    Información de la canción

    Composición: Aitor Goicoechea Azpiroz y Gorka Urbizu

    ¿Los datos están equivocados?

    Enviar revisión