Continúa después del anuncio

    Neurtu al duzu inoiz
    Nahi duzuna eta behar duzunaren tarteko distantzia?
    Egin al duzu hori laburtzeko behar zen guzti-guztia?

    Inoiz, inoiz

    Aurkitu al duzu inoiz esan gabekoen hondakinetan
    Bilatzen zenuena?
    Isiltasunaren forma ezberdinak hitz higatuetan

    Continúa después del anuncio

    Kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria?
    Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?
    Ta inoiz eman ote duzu urrats ergelen bat ondorioak doitu gabe?
    Ta inoiz utzi al dituzu esaera zaharrak bere horretan zahartzen?

    Inoiz ihes egitea ezinbestekoa balitz
    Norantz bota lehenengo pausoa?

    Ta kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria?
    Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?
    Ta inoiz galdetu al duzu nora joan daitekeen betiko galdu den denbora?

    Inoiz erre zintuen su horrek berak
    Argitu zizun jarraitzeko bidea
    Ibili, erori eta altxatzearen oinarrizko legea

    Ikastearen dema ala dema bera irakaspen, ber gauza dira

    Información de la canción

    Composición: Urbizu Ruiz Gorka

    ¿Los datos están equivocados?

    Enviar revisión