Maravillas

Berri Txarrak

    Continues after the ad

    ostikoz bota digute atea
    zein dira deitu gabe datozenak?
    zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira?
    zein dira oihuka mintzo direnak?

    norbaitek oroituko ditu etorkizunean
    ahanzturaren zingira honetan gertatuak

    ikara; bortxaren bigarren izena
    zein dira deitu gabe datozenak?
    gogoan dut orain aspaldiko aholkua
    ez fida herraren mirabe denaz

    Continues after the ad

    norbaitek oroituko ditu etorkizunean
    ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
    abesti berriren batean
    zuhaitz zaharren azaletan
    argaren zilar uretan
    iluntzeetan

    ostikoz bota digute atea
    zein dira deitu gabe datozenak?
    agur ahizpak eta senitarteko guztiak
    agur lagunak eta jolasten ginen tokia
    adio ene larraga maitea

    norbaitek oroituko ditu etorkizunean
    ahanzturaren zingira honetan ito dituztenak
    abesti berriren batean
    zuhaitz zaharren azaletan
    erriberako izarretan
    nafarroan

    Song details

    Composition: Aitor Goicoechea Azpiroz and Gorka Urbizu

    Did you see an error?

    Enviar revisão