Kateek Loturik

Elffor

    Continues after the ad

    Gorrotoa aurpegi zurian kateak ditut ariman
    Etsipenaren kateak, bizitzaren samarenak
    Gogoaren baitan gorrotoz josiak, kateek loturik naukate iluntasunera
    Beltzitu dizkidate begiak, makurtu ezpainak, estutu didate bihotza
    Herdoildu zaizkit hezurrak lurrundu bizitzeko nahiak
    Kateek loturik naukate iluntasunera
    Gauaren hotzak saminduraz betetzen du nire arima
    Herioren etxean hartuko dut babesa
    Gaua da nire aberri bakarra
    Ni hilko naiz eta belea etorriko da, ustelduko dira gorpu eta hezurrak
    Baina kateek lotuko dute nire arima iluntasunera
    Gaua da nire aberri bakarra

    Continues after the ad
    Song details

    Composition: Eöl

    Did you see an error?

    Enviar revisão