Denborak

Gozategi

    Continues after the ad

    Denborak egin nau
    geroaren maizter
    iragana joan da
    ez dakusat ezer
    han beldurra gainezka
    enparantza desert
    hitzak gauari loa
    jango dio laister.

    Bi eguzkiren deman
    ez dago itzalik
    haizez hornitutako
    hodeiak zintzilik
    egiaren ildoan
    gezurra isilik
    dohakabe dotetzat
    muxu bat utzirik.

    Continues after the ad

    Hegalik gabeko hegalaldi bat
    pausorik gabeko ibilaldi bat
    jaberik gabeko ilusio bat
    soinean leun gorputzetik at

    Song details

    Composition:

    Did you see an error?

    Enviar revisão