Ala kinkiri, ala kunkuru
Herrikoiak
Continues after the ad
Erran dut, erranen eta errango,
ez naiz isilik egongo,
plaza hontako dama gazteak
ez dira moja sartuko.
Ala kinkiri, ala kunkuru,
ala kinkiri kunkuru kanta,
ala kinkiri kunkuru kanta
gu bezalakoak dira,
hola!
Erran dut, erranen eta errango,
ez naiz isilik egongo,
plaza hontako gizon gazteak
ez dira fraile sartuko.
Continues after the ad
Ala kinkiri, ala kunkuru,
ala kinkiri kunkuru kanta,
ala kinkiri kunkuru kanta
gu bezalakoak dira,
hola!
Erran dut, erranen eta errango,
ez naiz isilik egongo,
plaza hontako gazte guztiak
ezkontzan dira sartuko.
Ala kinkiri, ala kunkuru,
ala kinkiri kunkuru kanta,
ala kinkiri kunkuru kanta
gu bezalakoak dira,
hola!