Ezkongaietan

Herrikoiak

Continúa después del anuncio

Ezkongaietan zerbait banintzan
Ezkondu eta ezer ez
Eder zalea banintzan ere
Aspertu nintzan ederrez
Nere gustua egin nuen ta
Orain bizi naiz dolorez

Nere andrea andre ederra
Ezkondu nintzan orduan
Mudatuko zen esperantzarik
Ere bat ere ez nuan
Surik batere baldin badago
Maiz dago haren onduan

Continúa después del anuncio

Zokoak zikin, tximak jario
Haurra zintzilik besoan
Adabaki desegokiagorik
Gona zahar haren zuloan
Hiru txikiko botila handia
Dauka bere alboan

Nere andrea goiz jeikitzen da
Festara behar danean
Buruko mina egiten zaio
Hasi baino lehen lanean
Zurekin zer gertatuko zan
Nik bildurrik ez nuan!

Información de la canción

Composición:

¿Los datos están equivocados?

Enviar revisão

Canciones relacionadas