Gezurraren Koloreak

Imanol

    Continues after the ad

    Gezurraren koloreak
    Ugari ta dotoreak,
    Hona beren ohoreak.
    Zenbat aurpegi ote dituen
    Interesaren loreak...
    Zein baino zeintzu hobeak,
    Gure engainadoreak,
    Arantzadun traidoreak.

    Gezur zuria, hasteko,
    Ez daukagu ahazteko
    Eskalafoian jauzteko.
    Suge zar batek asmatu zuen
    Sagar bat janarazteko...
    Ez zuen honenbesteko
    Afanez guk ikasteko,
    Izango zanik usteko!

    Noan zuritik beltzera,
    Apaiz jauna omentzera,
    Sotanapetik heltzera.
    Kristo guztia bidaltzen duzu
    Satanastarren eltzera:
    Zu hobea omen zera,
    Besteok goaz galtzera...
    Gezurtiak kixkaltzera!

    Continues after the ad

    Ekoloji jazkerako
    Berdea ere modako
    Daukagu pixkaterako,
    Ideialetan kijote baina
    Santxo ekintzetarako,
    -erosotu garelako-
    Deusik ez da aterako.

    Gorri uste ta gordina,
    Ezker larrosen jardina!
    Esperantza zen birjina...
    Malamentean esposatzeko,
    Kasik hobe mutxurdina...
    Aitzakia behar dina:
    Haundien lujo berdina;
    Pobrearentzat txardina!

    Txuri-berde-ta-gorriak
    Ere badina larriak,
    Erne begi-belarriak!
    "oi euskalerri bihotzekoa"
    Eskuak tripan jarriak...
    Ikurrinaren neurriak
    Balekizkite erdiak,
    Mesede luke herriak.

    Gezurraren ortzadarra,
    Lustraturiko txatarra,
    Nuen salatu beharra.
    Argi faltsuen hondabidean
    Nora hoa, untzi zaharra?
    Bilatu nahirik ifarra
    Goldatzen duen izarra,
    Malkoz hazi zait bizarra.

    Song details

    Composition:

    Did you see an error?

    Enviar revisão