Manuela Maitia

Ismael Yagüe

    Continues after the ad

    Dantza egizu Manuela
    Zauden lekuan zaudela
    Ez baita jaio munduan
    Zu geldiaraziko zaituena

    Jolas egizu maitia
    Nahi duzun denbora guztia
    Zurekin jolastu baitira
    Hodeiak eta eguzkia

    Ez egin negar Manuela
    Bihar berriro argituko baita
    Zure oheko zaindari daudela
    Ilargi eta izarrak

    Ez, ez, ez izan beldur maitia
    Itxi begiak eta egin lo lasai
    Gau hontan lehoia urrun dago
    Eta ez da etorriko
    (Gaur ez da etorriko) ez! ez!
    Ez da etorriko

    Continues after the ad

    Irri egizu, Manuela
    Zauden horretan zaudela
    Begietako disdirak gauean
    Bidatuko zaituela

    Amets egizazu maitia
    Esnatzen zarela txoria
    Hegoak astinduz hegan
    Hemendik alde eginen duzula

    Ez egin negar Manuela

    Ez, ez, ez izan beldur maitia

    (Ismael Yague)

    Song details

    Composition: Ismael Yagüe

    Did you see an error?

    Enviar revisão