Hies-A Ihes

Latzen

    Continúa después del anuncio

    Ixiltasunak gaitza eman zuen
    Berehala egin zen ezagun
    Gutxi batzuen traba omen zen
    Azkenik denok mehatxupean

    Mundu hontako arazoetan
    Bat gehiago besterik ez da hau
    Denborak nahi du zure denbora
    Ahaztu ohi da ihesi doala!

    Hiesa ihes
    Aurkeztu gabe
    Hiesa ihes
    Kontrolik ote?

    Gaur egun ere jende ustela
    Ezjakintasun osoz jantzia
    Harria botaz eskua gordez
    Aukeratu dute bazterketa

    Continúa después del anuncio

    Berekoi hauek alde garbian
    Hesi handi bat eraikitzean
    Irrist eginda jausi ezkero
    Itxi begiak orain bai bai!

    Hiesa ihes

    Itxaropenak sortuko du sendagaia
    Birus batekin berdina zara guretzat
    Bihar gauean plan berdinak baititugu
    Hipokritaren jolasean jasi gabe!

    Iluntasunan barnean sartzen
    Zure itzala bada bereizten
    Urrundu ordez hurbiltzen zara
    Zuk zer esanik baduzu hontan

    Barneko sua piztu kanpoan
    Horren handia da zure indarra
    Argitzen duzun jende guztia
    Eskuzabalik zure aurrean!

    Hiesa ihes
    Itxaropenak

    Información de la canción

    Composición:

    ¿Los datos están equivocados?

    Enviar revisión

    Canciones relacionadas