Izarren Hautsa

Mikel Laboa

    Continúa después del anuncio

    Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai
    Hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai
    Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
    Atsedenik hartu gabe: Lana eginaz goaz aurrera
    Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude

    Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia
    Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia
    Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu
    Jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
    Lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia

    Gizonen lana jakintza dugu: Ezagutuz aldatzea
    Naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea
    Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz
    Bertatikan irautea: Ezaren gudaz baietza sortuz
    Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea

    Continúa después del anuncio

    Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona
    Bere premiak bete nahian beti bizi da gizona
    Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
    Saia gaitezen ikusten: Amets eroak baztertuz bertan
    Sasi zikinak behingoz erreta bide on bat aukeratzen

    Gizonen lana jakintza dugu: Ezagutuz aldatzea
    Naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea

    Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
    Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak
    Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
    Ibiltzen joanen direnak: Gertakizunen indar ta argiz
    Gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak

    Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
    Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak
    Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
    Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak
    Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak
    Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak

    Información de la canción

    Composición: Mikel Laboa y Xabier Lete

    ¿Los datos están equivocados?

    Enviar revisión