XXI.Mendekua

Neomak

Continues after the ad

Elkarrekin lehiatzen
Ikusi nahi gaituzte, baina
Aurkari izateko
Hezi gintuzten, baina

Ez al da hobe batzea beti elkarren aurka joatea baino?
Ez al da hobe batzea beti elkarren aurka joatea baino?

Objektu desiratu
Eder, esaneko, perfektu
Baina noiztik ez gara
Desiradun subjektu?

Guk badakigu noren desira den zentroan ipini nahi duguna!
Guk badakigu gure desira dela zentroan jarri nahi duguna!

Besteen begiradak
Eraiki baldin bagaitu
Egin behar duguna
Da elkarri begiratu

Continues after the ad

Kolektiboa ez den ahalduntzea ez delako ahalduntzea
Kolektiboa ez den ahalduntzea ez delako ahalduntzea

Elkarrengan sinestea
Izango da mendekua
Elkarren lana da elkarri lekua ematea
Elkarrengan sinestea
Izango da mendekua
Eskuz-esku ematen da autoritatea

Teoria izaten
Da hausnarketaren kausa
Baina utzi dezagun
Liburuetan hautsa

Gure oholtzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!
Gure sorkuntzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!

Gure gorputzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!
Gure gorputzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!
Gure gorputzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!
Gure gorputzetatik ez bada ez da hasiko inoiz iraultza!

Elkarrengan sinestea
Izango da mendekua
Elkarren lana da elkarri lekua ematea
Elkarrengan sinestea
Izango da mendekua
Eskuz-esku ematen da autoritatea

Gure gorputzetatik hasi behar da iraultza!
Gure gorputzetatik hasi behar da iraultza!
Gure gorputzetatik hasi behar da iraultza!

Song details

Composition: neomak

Did you see an error?

Send us your revision