Ekaitzaren Deiadarra

Numen

    Continúa después del anuncio

    Urduritasun handiaren erdian,
    haizeak orro egiten duen bitartean,
    argizko geziek ekaitzaren etorrera iragartzen dute.

    Milaka trumoik infernuaren ateak
    zabaltzen dituzte.
    Haizeak itsasoa du astindu
    eta honen saminak altzatzen dituen olatuak
    itsasontziaren barrunbeak atseden gabe
    madarikatzen ditu.

    Laztura airean hedatzen da.
    Iluntasun gorenak gure oroimenak
    izutzen ditu.

    Jainkoek ezin dute ezer egin!

    Continúa después del anuncio

    Itsasoaren gorrotoak banatzen gaitu.
    Milaka irudik ene izatea
    oinazetu dute,
    ahanzturaren sakontasunean
    erortzen naiz.

    Ene bizitza osoa
    nire begietan isladatzen da,
    badaki azkena dela!

    Itsasoak bizitza seneratu du
    borroka hau amaituz,
    marinel baten bihotza irentsiz.

    Hau da Jainko Urdin gorenaren jokaera!
    Menderatze bakoitzeko
    erauzt

    en du bizitza bat.

    Información de la canción

    Composición:

    ¿Los datos están equivocados?

    Enviar revisión