Aloña mendi

Oskorri

    Continúa después del anuncio

    Aloña mendi aldamenean,
    guztiz leku agirian,
    Oñati eder han ikusten da
    zelaitxo baten erdian,
    San Migeletan, hango festetan,
    dantzan eta alegrian,
    ai! zer egunak pasa ditugun
    bizkaitarren konpainian.

    Bergara ta Markina,
    Mondragoi ta Oñati,
    gazteria eder fina
    han bai zala galanki.

    Partidu ederrak jokatzen ziran
    egun haietan Oñatin,
    jokalari onak nola ziraden
    onena zein zen nork jakin?
    Batzuek zioten: "hor Bizimodu",
    besteak: "biba Gereta",
    mutil gogor hau azkar zebilen
    harrapatzeko pilota.

    Continúa después del anuncio

    Merlaet ta Mariñela,
    Zugarri ta Gereta
    aurrean dabilela
    arrimatzen pareta(ra)

    Goierri aldeko jende guztia,
    lekaioka ta saltoka,
    umore onean, mendiak behera,
    Oñatira doa lasterka.
    Ai! Zer egunak, nere lagunak.
    Probintzian dira pasatzen;
    oraindik ere oroitutzean
    berehala naiz poztutzen.

    Nere adiskide maiteak,
    dibertitu gerana;
    nahiago nuke balitz
    ai! San Miguel eguna.

    Biba Oñati, eder ta zabal,
    ta bere jende atsegina.
    Kanpotar danok ongi hartzeko
    egin dezute ahalegina.
    Herri honetan alkatea ere
    da leiala ta txit ona,
    danok batean esan dezagun:
    "Biba gure alkate jauna!"

    Agur gazteri ederra,
    herri hau det maitatzen;
    hemendik banoa baina
    bihotza det gelditzen.

    Información de la canción

    Composición:

    ¿Los datos están equivocados?

    Enviar revisión

    Canciones relacionadas