Zergatik zaude isilik?
URTZ
Continúa después del anuncio
Bizirik sentitzen naiz,
gaua beltza den arren
ez daukat beldurrik;
zure eskutik hartuta
egiten badut aurrera
ez dago galtzerik.
Ez ezer ezta inork
ez du inoiz lortuko
egia hiltzerik.
Musika hitza bada,
eta hitza geroa...
zergatik zaude isilik?
Continúa después del anuncio
Bidean
urrun gelditzen dira hodei ilunak;
sarritan
esna amestu dudan etorkizuna.
Zurekin, zurekin, bizirik naiz...
zurekin, zurekin.
Zu gabe, zu gabe, noraezean...
ez dut ikusten bidea.
Denboran
hurrun gelditzen dira ideia ilunak;
sarritan
esna amestu dudan etorkizuna.