Cifra Club

Ardoa edanda

Herrikoiak

Aún no tenemos los acordes de esta canción.

Ardoa edanda mozkortzen naiz
pipa erreta zoratzen naiz
kortejatzean lotsatzen naiz
nola demontre biziko naiz?
Tra le ra...

Pipa hartuta zoratzen naiz,
ardo edanda mozkortzen naiz,
morkortu eta erortzen naiz...
Nola demontre biziko naiz?
Tra le ra...

Hamar botila xankraturik,
azken basoa klikaturik,
azken xirrista irentsirik,
moltsa deraukat turrindurik,
Tra le ra...

Urrundu zaizkit adiskideak
eta hurbildu ostalerak,
etxean aldiz emazteak
prest-presta ditu erasiak.
Tra le ra...

Bazter guztiak inguruka,
bideak ere ihaurrauska
munduak zer du? Hau da kinka!
Goazen etxera andarkoka.
Tra le ra...

Mutiko gazte eta leiala,
kontseilu onak har zaitzala;
otoi bizian ez zaitezela
sekula mozkor ni bezala.
Tra le ra...

Otros videos de esta canción
    0 visualizaciones

    Afinación de los acordes

    Afinador en línea

    Ops (: Contenido disponible solo en portugués.
    OK