Sirena ahotsak zeruan
Heriotzaren usaina munduan
Suntsitu duten herria
Ke beltzezko infernu berria
Gure iraganaren hitza
Irakatsia ahazten gabiltza
Arbasoen oroimena
Izan zena eta berriz ez dena
Ez dena
Ez da balarik behar, ez gerlarik
Lur honetan ez du merezi
Boterearen gosea, pobreak hondoratzen
Ez dut behar zure gerra… Zibila!
Amets galduen oihua
Mila historio papel batean
Iraganaren egia
Ez da itzuliko
Sekula
Berriro
Ez da balarik behar, ez gerlarik
Lur honetan ez du merezi
Boterearen gosea, pobreak hondoratzen
Ez dut behar zure gerra
Ez da balarik behar, ez gerlarik
Lur honetan ez du merezi
Boterearen gosea, pobreak hondoratzen
Ez dut behar zure gerra