Cifra Club

Itsasoaren Nigarra

Ilbeltz

Aún no tenemos los acordes de esta canción.

Itsaso zabala
Begi aurrean
Odola borborka esku zartatuetan.
Kainoien hotsak
Ixildu dira.
Su itogarriak argitzen du gaua.
Gure lepoa nahi zuten haiek
Itsasoaren altzoan murgiltzen ari dira,
Ilargiaren izenean,
Erre zaitezte gurutzea eskuan.

Ohol puskatuen,
Soken eta oihalen
Soinuak puskatzen du gure ixiltasuna.
Zauritu eta gaixoen
Aiume mingarriak
Hotzikara sortzen du bizkarrezurrean.

Su iltzaliberriak
Dakarren ke ilunak izkutatzen du
Gure kalteen tamaina.
Oihal nagusia
Zartatua egonaz gain
Haizea urria da hegoaldetik.

Olatu izugarriak,
Buruz gaindi nonahitik erortzen dira
Bidea areago zailduz
Harri kozkorren gisa.
Untziaren itzala,
Untzia bera xurgatzen ari da,
Trapu beltz zigortuen
Askatasun lokaztua.

Mende kontaezinetan
Egoera hura ikusita
Triste begiratzen zion ilargiak itsasoari.
Ez baitzuen ulertzen nola gizaki anai haiek
Bere izenean borrokatzera iristen ziren.
Itsasoak iada bareturik
Eta bere porrotaz oharturik
Ez zuen gizaki anai haiek
Bere altzoan murgiltzea besterik.

Otros videos de esta canción
    2 visualizaciones

    Afinación de los acordes

    Afinador en línea

    Ops (: Contenido disponible solo en portugués.
    OK